Kaixo irakurle
Gune honetara heldu bazara, badakizu web orria duela Kalaputxik, zuretzat egina. Etengabe lanean ari gara orriko edukiak modu egokian antolatzen. Hala eta guztiz ere, ibil zaitez batera eta bestera, arakatu ezazu txoko bakoitza, eta, badakizu, edozein proposamen egin nahi badiguzu, zure zain gaude.
Harremanetarako bideak
Kalaputxi aldizkariak beti izan ditu zabalik herritarrentzako ateak, nola bestela. Erdikokalen lehenengo eta Luardon gero, egurrezko ateak ziren lehen. Gaur egun, ateak bestelakoak dira, baina berdin-berdin ditugu zuentzat zabalik. Mutrikuar guztiekin partekatu nahi dituzuen gauza guztiak guri helarazteko bidea duzue hau:
Web orri berria
Orain artean Kalaputxi interneten ikusi nahi izan duenak www.kalaputxi.blogspot.com helbidera jo behar izan du, eta han kontsultatu ahal izan ditu 17 urtetan argitaratutako aldizkariak, argazki zaharren liburua, gida komertziala...
Aurrerantzean han ere izango gara, baina webgune hauxe izango da Kalaputxiren interneteko etxe berria.
KARENKA Komunikazio Elkartea
2001 urtean sortutako elkartea.
​
Sorrerako eta gaur egungo helburuak:
​
- Mutriku mailako informazioa ematea euskaraz.
- Herri hizkeari lekua eskaintzea idatzizko
prentsan.
- Toki nortasuna iraunarazteko baliabideak eskaintzea.
​
Helburu horiek betetzeko Kalaputxi Herri-Aldizkarixa argitaratzen hasi zen, hilean behingo maiztsasunez.